XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun batean an zegoen Txirrita.

Sei laguneko kuadrilla bat ere ara bildu zan.

Oyartzuarrak izan bear zuten kuadrilla artako mutillak.

Zertaz ez dakigu, bañan asarretu egin ziran Txirrita ta kuadrilla ori.

Txirritak desafioa egin zien: etortzeko ayetako bat, edozein, gizona bazan.

Bik nai zuten ta bat prestatu zan.

Joan ziran aldameneko zelai batera, asi ziran burrukan ta Txirrita azpira.

Bañan Txirritak zintzurretik elduta zeukan etsaya ta beatz aundi biak sartuta estutu egiten zion itoaz.

Lagun bat konturatu zan zurrunga egiten zuela arek eta orduan libratu zuten Txirritaren atzaparretatik, bañan estutua gogotik ta zentzua galduta.

Zentzura ekartzen aritu ziran gero.

An ala bukatu zan, bañan beste egun batean, Errenteritik Oyartzunara bitartean zegoen Larzabal-ko sagardotegian (gaurko futbal-zelayaren parean), kuadrilla ori arkitzen zan.

Alako batean Txirrita sartu zan.

Baso bat sagardo edan zuenean, ala esan zuen kuadrillako batek: - Orain ere orri orrela utzi bear al diogu?.

Txirritak beste baso bat sagardo eran zuen, ta abiatzekoan nela esan zien: - Nai dezutena egin, mutillak, bañan bizirik uzten banazute, nik bakarrik arrapatzen detan arek pagatuko dik.